XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hominidoek, aldiz, Pongidoekin (gorila, txinpantze eta orangutanarekin) batera Hominoideen superfamilia osatzen dute.

Hirugarren aroaren erdialdeko bat izan zen bi familia hauen guraso bakarra.

Kuaternario Aroko hominidoak Australopitekoak dira.

Hego Afrikan aurkitu ziren.

Geroago Pitekantropoen taldea, Homo erectus (zutik dabilen gizona) izenekoa, agertu zen.

Bestea baino eboluziotuagoa (eboluzioa) zen.

Afrikan eta Asian ageri da, eta Europan hondakin bat, Mauer-eko bailara.

Aurrerago Neanderthal-go gizona agertu zen.

Gure antzekoago da.

Hondakin ugari agertu da horrekin.

Euskal Herrian, Arrasateko Lezetxiki izeneko haitzuloan aurkitu zen hezur bat arraza horretakoa.

Azkenik, Goipaleolitikoaren haseran, orain 25.000 bat urte, azaltzen da gaurko gizonmodua.

Cromagnondarra da arraza honetako bat.

Hortik, berezko eboluzioz euskal arraza sortu zen Auñamendiko Mendebalalde honetan.

Arraza hau gaurkoarekin berdina agertzen da gutienez Eneolitiko deritzan aroan, h.d., orain 4.000 urte eta gehitxoago.(IRD. 84).

GEOSINKLINALEA geosinclinal / géosynclinal.

Itsasondo bat da, etengabe gainean hartzen dituen jalkin pilaren (jalkiera) pisuz gero eta beherago sartzen ari dena.

Hainbat km.ko lodiera eduki dezake jalkin pila horrek.

Izugarrizko geologi metamorfismoak gertatzen dira geosinklinaleen hondoan: dela jasan behar dituen pisu sakaduraz, dela han den tenperaturaren handiaz.

GEOTAKTISMOA edo GEOTAXIA geotactismo o geotaxia / géotactisme ou géotaxie.

Pisu-indarren edo grabitatearen eraginez sorturiko taxia da.(Ik. TAXIA).

GEOTEKTONIKA geotectónica / géotectonique.

Geologi atal bat da indar mendigileen eraginez lurrazala nola eratu den aztertzen duena.

Lurraren arkitektura edo arkitektonika da.

GEOTROPISMOA geotropismo / géotropisme.

Pisu-indarraren eraginez sortu tropismoa (Ik. TROPISMOA).

Landareek pisu-indarraren alde nahiz kontra izan ohi duten joerari esaten zaio.